GAZTAÑADITXULO GAZTANDEGIA

Goierriko Idiazabal herrian dago kokatuta Gaztañaditxulo baserria, larre eta basoz inguratua. Hain zuzen baliabide natural hori da gure langintzara irmoki lotzen gaituena : artzaintzara.

Arbasoen usadioak mantenduz eta berrikuntzarekin uztartuz, ingurugiroarekiko jasangarritasunean esne kalitate gorenena lortzea da helburua. Idiazabal gazta gustagarri bat egin eta erostunak gazta honek berekin dakartzan gure lurreko bizimodu, lan, poz eta ahaleginak goza ditzan.




ARTZAINTZA:

Gaztainaditxulo queso gazta idiazabal

Neolitiko garaitik gaur arte bizirik darraien tradizio kulturalari eutsiz eta egungo baliabide eta tresnak erabiliz gure arbasoen lanbidea gure bizimodu bilakatu dugu. Baserriaren ustiaketa egungo baliabideekin egin arren, artzaintzaren betiko izaera gertu mantentzen ahalegintzen gara, naturaren zein animalien erritmo naturala errespetatuz.
⇒ irakurri gehiago...

GAZTANDEGIA:

Gaztainaditxulo queso gazta idiazabal

2009tik Idiazabal jatorri izendapeneko gazta da gurea eta beraz, latxa arrazako gure artaldearen esne gordinez eta kontseilu arautzailearen berme guztiarekin egina. Aldi berean, Artzai-gazta elkarteko kide gara, zeinak ziurtatzen baitu benetako artisau gaztaren egiazkotasuna.

Esne gordina:
Idiazabal gazta latxa edo Karrantza ardiaren esne gordinez egiten da.
⇒ irakurri gehiago...

BASERRIA:

Gaztainaditxulo queso gazta idiazabal

Gaztañaditxulo baserriak 150 urte inguru ditu eta beti egon da artzaintzari, nekazaritzari eta abeltzaintzari lotua. Baserriak berez zuen ukuiluan hasi ginen gu artzaintzan baina proiektua indartu ahala ardien ongizatea bermatzeko eraikuntza osagarriak egin genituen, ardiei toki duin bat eskaini nahian. Baserriaren jatorrizko instalazioak mantentzen ahalegintzen gara, toki berriak prestatu arren. Horren erakusle da, baserritik 200 metrora artegi moduan erabiltzen dugun borda;
⇒ irakurri gehiago...


GAZTAÑADITXULO
GAZTANDEGIA - QUESERÍA

Caserío Gaztañaditxulo
20213 IDIAZABAL (Gipuzkoa)


Gaztainaditxulo queso gazta idiazabal

Gaztainaditxulo queso gazta idiazabal telefono

barandiaranander@gmail.com